Izena emateko epea maiatzaren 11ra bitartean izango da zabalik. Deialdiaren oinarriak, jarraibideak nahiz eskabide orria Zestoako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.

Zestoako Udalak begiraleak eta koordinatzaileak kontratatu nahi ditu udaleku irekietarako, kirol udalekuetarako nahiz Uda Gazte udalekuetarako. Hori horrela, lau lan poltsa osatuko ditu erakundeak: udaleku irekietako koordinatzailearena, udaleku irekietako begiraleena, kirol udalekuetako koordinatzailearena eta kirol udalekuetako begiraleena, hain justu.
Lan poltsan izena emateko, B@KQ ziurtagiri elektronikoa behar da, eta besteak beste, Zestoako Udalean, KZ guneetan nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan eskura daiteke ziurtagiri hori. Izena emateko epea maiatzaren 11ra bitartean izango da zabalik. Izen ematearen oinarriak, jarraibideak nahiz eskabide orria lotura honetan kontsulta daitezke. Informazio gehiago nahi duenak, berriz, Gaztelekura (688 68 40 29) edo kiroldegira (943 14 79 42) dei dezake.