Herri bazkarira joaterik izan ez dutenek, oraindik ere izango dute Garagardo Azokaz gozatzeko aukerarik, astelehen iluntzera arte zabalik izango baita. Egunero, 13:30etik 15:30era, haurrentzako txokoa egoten da begiralez lagunduta. Afaltzeko guneari dagokionez, berriz, bi txanda egoten dira: bata, 20:30etik 22:00era, eta bestea, 22:00etik 23:30era. Mahaia egunean bertan erreserbatu behar izaten da, pertsonako hamar euro kontsumitzearen truke.
Ohiturei jarraituz, gaur eguerdian herri bazkaria egin dute Munoako karpan, Zarauzko XX. Garagardo Azokaren barruan, eta espero bezala, giroa ezin hobea izan da. Azokaren irekierarako salduta zituzten gaurko bazkaritarako 250 txartelak; jendea gogotsu zegoen, beraz. Jaiari segida emateko, 22:00etan hasita, Kenbat taldeak kontzertua emango du.