Antzeztutako bisita gidatuen bitartez, Elkanoren mundu biraren inguruko kontuak ezagutzeko aukera izango dute interesatuek. Uda guztian eskainiko dituzte bisitak.
Punta-puntako eskiatzaile gazteen CETDI programaren barruan entrenatuko du Maddi Iraolak aurrerantzean. Aurtengo denboraldiko emaitza bikainei eta sarrera probetan egindako lanari esker lortu du hautatua izatea.
Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartutako aldaketak jasotzen ditu gaur atera den dekretuak, eta aldaketa horiek gaurtik indarrean dira. Barrualde gehienetan dagoeneko ez da derrigorrezkoa maskara janztea. Osasun zentroak, botikak, zahar etxeak eta garraio publikoa dira salbuespenak, eta horietan musukoaren erabilerak nolakoa izan behar duen zehaztu dute dekretuan.
Maiatzaren 31ra bitartean aurkez daitezke lanak Azkoitiko Udalak eta Hike Eizan! egitasmoaren lantaldeak antolatu duten lehiaketara. "Hika edo hitanoa bertsogintzan ere erabiliz, hika hizkerari oro har bultzada ematea" da lehiaketaren helburua.
Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatzen duen proba aurkeztu dute ikastolan bertan. Bi urtez pandemiagatik jokatu gabe egon ondoren, korrikalarien artean "oso harrera ona" izaten ari dela eta izena askok eman dutela azaldu dute. Ohi bezala, bi ibilbide jarri dituzte aukeran: 21 kilometroko ibilbide nagusia, eta 8 kilometroko ibilbide mistoa.
Maiatzaren 7an izango da 'Orandatik Holandara' ekitaldia, eta Hitzaren Eskolako ikasleek ere parte hartuko dute bertan. Joxe Agirre bertsolari zenaren jaiotetxean egingo dute, eta gonbidapenak eskuragarri daude Kulturazen webgunean.