13tik 16 urtera bitarteko 380 neska-mutil bildu ditu gaztetxoen plaieroetako txapelketaren lehen jardunaldiak gaur arratsaldean. Bihar, 16:00etatik aurrera ekingo diote lehiaketaren finalen faseari.
Zumaiarrek gogotsu hartu dituzte beren festa kutunak, eta jendetza elkartu da San Telmo ermitaren inguruan aurrena, eta izen bereko kalearen bueltan eta erdigunean, gero. Ateri eutsi dio hasieran, eta ohi bezala suziria jaurtita abiatu dira festak. Trikitilariek eta txarangak girotu dituzte kaleak, dantzari txikien emanaldia ere izan da... Eguna amaitu aurretik egitarau oparoa dute eskura herritarrek.
Lagun Onaken gizonen talde nagusiak Espainiako Hirugarren Mailako ligaren azkenaurreko partida jokatuko du gaur (18:00) Garmendipen, San Ignacioren kontra. Taldeko kapitainak, Oinatz Elustondok (Azpeitia, 1990), bere azken partida izango du etxean. 32 urte bete berri ditu, eta denboraldiaren amaierarekin batera esango dio agur futboleko ibilbideari, kirol horrek eman dionarekin beteta eta etxekoen babesa eskertuta.
Hamarretan ireki ditu ateak Landare Berezien 18. Azokak, eta jende asko ibili da goizean. 18:00etara bitartean egongo da irekita gaur, eta baita bihar ere, egun osoan zehar.
Turismo Bulegoak sortu du eguna herriko hainbat eragilerekin lanketa eginda eta familia turismoa sustatzea helburu hartuta.
2021ean zendutako Nerea Iribar eta Andoni Galarraga getariarren lagunek sortu dute txapelketa, eta ekainaren 11n jokatuko da. "Nerea zein Andoni kirolzaleak ziren, eta biek konpartitzen zuten afizioetako bat ziren palak. Hori horrela, 2022 honetan hasita, urtero bien omenaldi modura, pala memoriala antolatuko dugu herrian", azaldu dute.