Telegram eta Instagram kanala, udal aldizkaria, buletin elektronikoa, hileroko kultur agenda eta udalaren aplikazioa dira Zestoako Udalak martxan jarritako komunikazio bide berriak. Hain zuzen, gailu elektronikoek eskaintzen dituzten aukerak nahiz euskarri fisikoak jarri nahi dituzte herritarren eskura, haiekin hartu-emana errazteko helburuarekin. 'Zestoa, geuk egina' lelodun marka irudi berria ere sortu dute.
Gero eta jende gehiago bizi da Urola Kostan, eta iazko datuen arabera, gero eta gertuago du 80.000 biztanleko langa. Bestalde, biztanleria zaharragoa da eskualdean, jaiotza tasa beheraka ari da, eta horrek zein bestelako hainbat faktorek bailarako demografia aldatzea ekarri dute. Eskualdeko populazioaren erradiografia errotik aldatu da, baita erronkak ere.
Irailaren 6an egingo dute Elkanoren Lehorreratzea Getarian. Ekitaldia lehen aldiz egin zela ehun urte beteko dira aurten, eta herritar beraiei eman nahi izan diete protagonismoa.
Bi urteko etenaren ostean, bueltan dira Floreaga auzoko festak. Larunbaterako Gazte Gaua antolatu dute, eta igandean, azken urteetako egitarauari eutsiko diote.
Danbor hotsak izango dira nagusi maiatzaren 2an eta 3an Zestoako kaleetan. Astelehen gauean helduen danborrada egingo dute, eta astearte arratsaldean, berriz, umeena.
Zarauzko elkarteak Salburuko parkera antolatu du irteera. 9,3 kilometroko ibilbide laua egingo dute, eta ondoren, hango jatetxe batean bazkaldu. Izena aste honetan eman behar da, asteazkenetik ostiralera bitartean.
Atzo gauean jokatu zuten lehen jardunaldia, eta Aizarnazabalgo aurrelariak, Azpirozekin, 30 eta 17 galdu zuen Urrizaren eta Zubiriren kontra. Azkoitiko atzelariak, berriz, datorren astelehenean jokatuko du partida. Aldaberekin bikotea osatuta, Ezkurra II-Zalduaren aurka ariko da.
Bere XXV. edizioan lehiatuko diren hogei kategorietako finalistak ezagutzera eman zituen atzo Arte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak. Dantzako emakumezko interprete onenaren kategorian finalista da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra.