Bi ibilbide izango dituzte aukeran animatzen direnek: luzea, 28 kilometrokoa, eta motza, hemezortzi kilometrokoa. Ekainaren 15era bitartean eman behar da izena, 'herrikrosa.eus' helbidean.
Zestoako Udalak datozen herriko eta auzoetako festetarako indarkeria matxistaren aurkako sentsibilizazio kanpaina abiatu du. Erasoen aurkako gida kaleratu du eta txosnaguneak ere protokoloa izango du.
Urola Kosta eskualdeko herrietan, oro har, gora egin dute Errigorako produktuen eskariek. Euskal Herrian, berriz, %20 hazi da eskaeren kopurua. 143.000 litro olio saldu dituzte, 271.000 kontserba poto eta arrozaren, pastaren zein lekaleen 41.000 pakete.
ELA eta LAB sindikatuek Donostian egingo dituzte mobilizazioak, eta eskualdeko sindikatuek hara bertaratzeko deia egin dute. Kontseilu Sozialistak hiriburuetan ez ezik, Urola Kostako zein Urola Erdiko herrietan mobilizazioak egingo ditu Maiatzaren Lehenean.
Zestoan santakutzak danborraden bueltan egingo dituzte. Getariako San Prudentzion ekitaldi berria antolatu dute biharko. Azkoitiko Floreagan, berrriz, urteroko legez haurrentzako krosa prestatu dute.
Elkargunean izango da ekitaldia, 12:30ean hasita. Antolatzaileen ustez, "ondorio latzak bezain ezkutuak" utzi ditu deportazioak: antolatzaileen hitzetan, azken lau hamarkadetan 12 euskal deportatu hil dira "deportazioaren ondorioz"; azkena, Jesus Ricardo Urteaga 'Txetxu' azkoitiarra.
Gorka Narciso oriotarrak irabazi du uxualez (orujo, gaztelaniaz )egindako Espainiako Koktel Txapelketa, Temere koktelarekin. Penintsula guztiko hamar tabernari nor baino nor aritu dira asteburuan Madrilen (Espainia), Panizo etxeak antolatutako lehiaketaren finalean, eta epaimahaiak ebatzi du Narcisok aurkeztutako koktela izan dela guztietan onena. 2.000 euroko saria jaso du Narcisok, lehiaketa irabazteagatik.
Bereizteko hesien zati bat kentzeko lanekin jarraitzeko, hirugarren gauez itxiko du GI-631 errepidea Aldundiak, eta igandeko 05:00etan zabalduko dute.
Kultura zientifikoa sustatzea helburu duten CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte Donostian. Elhuyarren sortzaileek jaso dute aurtengo merezimendu saria, eta hastapenetako kide horietako bat da zestoarra.
Baratze ekologiko publikoa eskuratu nahi dutenek maiatzaren 5era arte dute eskaera egiteko epea. Azken urteetan Izarraizpen edo Otzakan ortua izan duten herritarrek ere eskaera egin beharko dute baratzeekin jarraitu nahi izanez gero. Taldeek nahiz norbanakoek eman dezakete izena, baina ezinbestekoa da Azpeitian erroldatuta egotea.
Donostian jokatuko da eskubaloiko Erreginaren Kopa. Bi abono zozkatuko ditu Urola Kostako Hitzako bazkideen artean.
Eskurtsiora joan nahi dutenek txartelak maiatzaren 17an erosi beharko dituzte, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan, 35 euro ordainduta. Txartelak leku eta ordu horretan bakarrik salduko dituztela ohartarazi dute antolatzaileek, eta autobuseko lekuak zozketa bidez adjudikatuko dituztela.