Mikel elkartean egingo dute saioa, maiatzaren 7an, eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan. Sarrerak maiatzaren 2ra bitartean eros daitezke.

Aizarnazabalen Samiel Txiki jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan, eta festen barruan, bertso afaria antolatu du Adiskide bertso elkarteak hilaren 7rako, larunbaterako. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak arituko dira kantuan, eta Angel Mari Iruretagoiena izango da gai jartzailea. Mikel elkartean egingo dute saioa, eta 21:00etan hasiko da.
Bertso afarira joateko txartelak salgai daude Uztarri eta Troxka tabernetan, eta maiatzaren 2ra artean eskuratu daitezke.