Hainbat lagunek hartu dute parte gaur, Langileen Nazioarteko Egunean, Urola Kostako Kontseilu Sozialistak eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deitutako mobilizazioetan. Azpeitian eta Zarautzen manifestazioa egin dute, eta Azkoitian eta Zestoan elkarretaratzea.
Familien Eguna ospatzen ari dira Zarautzen, eta herriko hainbat gunetan puzgarriak eta haur jolasak jarri dituzte.
Bigarrena izan da Bakene, Lanbro zaldiarekin batera. Hirugarren, aldiz, Kevinek egin du, Kentaler Kossak zaldiarekin batera. Jabitoren oroimenezko lehen lasterketa izan da gaurkoa.
Auzoko festak ospatzen ari dira Floreagan, atzoz geroztik. Gaur Gurutzetxoko XXXVIII. Krosa jokatu dute ehunka umek, eta arratsaldean ere izango da haientzat zer gozaturik, puzgarriak jarriko baitituzte tabernaren ondoan.
Pandemia garaian etenda egon diren arren, bueltan dira Gazte Geroak antolatutako Udaberriko Hitzaldiak. Aurten, Izaskun Landaida Emakunderen zuzendaria, Leyre Arrieta Deustuko irakasle eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria izango dira aurtengo gonbidatuak.
Pello Osorok eta Enara Oronozek irabazi zuten atzo, larunbata, herrian jokatu zen XIX. Azkoitiko Duatloia. Azkoitri triatloi klubak antolatu zuen proban 158 gizon-emakumek parte hartu zuten.
Leire Baraibar zumaiarra, berriz, bigarren sailkatu zen NX 35 kilometroko proban, Oihana Kortazarren atzetik
Urtero bezala, salda eta pintxoak dastatzeko aukera izan da bertako txabolan eta trikiti doinuek girotu dute goiza.
Hamar kilometroko eta 1.200 metroko desnibela duen lasterketa irabazi du Diazek. Aurrez ere irabazita zegoen proba mendi lasterkari azkoitiarra.
Onartutakoa "hankamotz" geratzen dela iritzi dio koalizioak, eta bere ustez, udaltzainen hurbiltasuna, euskararen erabilera eta lanpostuen egonkortasuna bermatuko luken plana sustatu beharko litzateke.