Maiatzeko lehen ostiralarekin batera dator GUKA magazinaren saio berria. Atal honetako protagonistak izango dira, besteak beste, Aia, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarra eta Orioko Gozategi taldearen 30. urteurrena.
Maiatzaren 14an, larunbata, izango da Domusa Teknik 40 MLK proba, eta Azpeitian hasi zein bukatuko da. Atzo, osteguna, egin zuten aurkezpena Azoka Plazan, eta bertan izan ziren antolatzaileak, babesleak zein hainbat parte-hartzaile. 420 dortsal inguru banatuko dituzte, eta horietatik 67 partaide azpeitiarrak izango dira –61 gizon eta sei emakume–. Marea Urdinak, bestalde, Anoa Gune Urdina deituriko postua jarriko du Ikasberri Ikastolan, eta egun osoko egitaraua antolatu du.
Itxas-Etxe jatetxeko arduradun izandako Isabel Etxeberria eta Imanol Odriozolari, 'Esperanza del Mar' itsasontziko kapitain Gonzalo de la Vega eta Itsasoko Gizarte Institutuko zuzendari Cristina Gil Perezi, eta portuan urte luzez lanean ibilitako Edurne Guridi enpresari erretiratuari omenaldia egin diete goizean, Antxoa Egunari hasiera dotorea eman dion ekitaldian.
Futbolzaleak, futbolariak eta elkarren lagunak, hala izan dira Eguzkiñe Peña (Azpeitia, 1992) eta Izaro Zinkunegi (Errezil, 1992) urte luzez. Elkarrekin egin dituzte azken urteak Lagun Onak futbol taldearen emakumezkoen taldean, eta bihar arratsaldean jokatuko dute azken partida, etxean. Agurraren atarian, biekin elkartu da Erlo Telebista Garmendipen, haien sentipenak eta aurrera begirako asmoak ezagutzeko.
Jaietako hiru egun indartsuenak ekainaren 3tik 5era izango dira, baina aurreko egunetarako ere prestatu ditu hitzorduak XJ Auzolanean elkarteak. Askotariko ekitaldiak izango dira egun horietan guztietan, ohikoak batzuk eta berriak beste batzuk. Mantangorrik ez du hutsik egingo aurtengoan.
Bederatzi egileren 1.292 lan digitalizatu dituzte, tartean Julene Azpeitia eta Elbira Zipitria zumaiarrenak eta Miren Etxabe zarauztarrarenak; Xabier Eizagirre zarauztarrak egin ditu koordinatzaile lanak. Emakume Abertzale Batzaren mendeurrena baliatu du 'Jakin' aldizkariak herritarren eskura jartzeko lan horiek.
Hilaren 17an LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, Zinegoak jaialdiak geldialdia egingo du Azkoitian, udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Sei film labur ikusteko aukera izango da datorren asteartean, hilak 10, Elkargunean, 18:00etan hasita. Emanaldia doakoa eta irekia izango da.
Gaurko ikuskapenean atzemandako "arazo larria" konpondu bitartean egongo da itxita.
Maiatzaren 12an, ostegunean, izango da solasaldia Arroabeako Elkargunean, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta.
Uztailaren 4tik 29ra izango dira udaleku irekiak, eta izena emateko epea hurrengo asteko igandean amaituko da, maiatzaren 15ean.