Manuel Olaizola 'Uztapide' bertsolariaren bizitza jasotzen duen 'Nire Uztapide' liburua berrargitaratu du Ereinek. Pako Aristi da lanaren idazlea, eta hark "poz handia" sentitu du liburuari bizi berri bat eman diotelako. Zestoako Udalaren ekimenez berrargitaratu dute, herriko belaunaldi berriek Uztapideren berri izan dezaten.
Herrietako jaietan egiten den animalien erabileraz hausnartuko dute gaur; bihar, berriz, filosofia ardatz duen tailerra gauzatuko dute, Aritz Pardina oriotarraren gidaritzapean.
Maiatzaren 19an izango da hitzaldia, Ulpiano aretoan, 19:00etan hasita. Bestalde, martxan da Iturzaeta Eskolan eguzki plakak jartzeko esleipena; aurrekontua 83.500 eurokoa da, eta lanak uztailean eta abuztuan egingo dituzte.
‘Elkano Kosta. Ezagutu gure lurraldea’ leloa baliatuko du UKUEk bisitariei Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako hamahiru turismo esperientzia proposatzeko.
Gipuzkoako Txapelketako azken partidak jokatuko dira goizeko 10:00etatik aurrera Zumaiako pilotalekuan. Hiru partida jokatuko dira, bi kategoriatan banatuta.
Larunbatean, 12:30ean, Candido Beristainen musika errepertorioko zenbait lan aurkeztuko dituzte Azkoitiko Udal Musika Bandak, Txalkor txistulari taldeak eta Iraurgi abesbatzak. Beristain zena jaio zela mendea bete dela eta, hura gogoratzeko eskainiko dute kontzertua Kontzejupean.
Datozen egunetan 'Udal hau Atzegizalea da. Eta zu?' leloa daraman murala egongo da zintzilikatuta udaletxean. Javier Zubizarreta alkateari eta Janire Igoa Ongizateko zinegotziari kanpainaren berri ematen izan dira gaur, asteazkena, Santos Uria Atzegiko ordezkaria eta Lander Uria haren semea.
Aljeriako Oran hirian jokatuko dira Mediterraneoko Jokoak ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean. Espainiako eskubaloi selekzioko hautatzaileak dagoeneko aukeratu ditu jokoetan arituko diren jokalariak, eta horien artean da Kauldi Odriozola zumaiarra.
Biologian doktore eta ikertzaileak 'Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria' hitzaldia emango du Arraunetxen, 19:00etan hasita. Aingiraren inguruko misterioez jardungo du, espezie horren bizimoduaren inguruan oraindik ere badirelako ezagutzen ez diren gauzak. Horrez gain, aingira europarraren egoera delikatua eta hura berreskuratzeko egiten ari diren lanak ere hizpide izango ditu Diazek.
HAPO berritzeko prozesuaren barruan udalak antolatutako solasaldia bihar ziren egitekoak. Hitzaldi bera aurrerago egin asmo dutela aurreratu dute.
Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira bonoak, 30 euroren truke. Kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izango dira, 40 euroko balioarekin.