HAPO berritzeko prozesuaren barruan udalak antolatutako solasaldia bihar ziren egitekoak. Hitzaldi bera aurrerago egin asmo dutela aurreratu dute.

Hirigintza inklusiboa hizpide hartuta hitzaldia ematekoak ziren bihar, osteguna, Zestoako Kultur Etxeko aretoan, baina hitzaldi hori bertan behera gelditu dela jakinarazi du gaur Zestoako Udalak. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berritzen ari dira Zestoan (erredakzio fasean dago), eta herriko hirigintza plan berria gauzatzeko prozesuaren barruan antolatu zuen erakundeak biharko hitzordua.
Dena den, hitzaldi bera aurrerago egin asmo dutela aurreratu dute, eta data berria laster jakinaraziko dutela esan dute.