Azkoitia bihar zen txapelketa hastekoa, baina Bergara erretiratu ostean, final-laurdenetara sailkatu da. Herriarteko pala txapelketa, bestalde, hurrengo asteburuan abiatuko da
Lehen fasean 281 proposamen jaso dituzte, eta horietatik 156 aztertuko dituzte herritarrek bigarren fasean. Proposamenak lehenesteko hiru bilera deitu dituzte maiatza eta ekaina artean.
Maiatzaren 29an eskainiko du ikuskizuna Espainiako Dantza Konpainia Nazionalak Donostian, eta sarrera eskuratzen duten herritarrek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalen bidez tokia aurrez erreserbatuz gero. Kursaal Eskura egitasmoaren barruko eskaintza da.
Maskotak seguru eta aske ibili ahal izateko egokitu dituzte guneak, eta kaleko lorategiak baliatu dituzte horretarako. Arau garrantzitsuenak atea ixtea eta gorozkiak jasotzea direla azpimarratu du udalak.
Azpeitia, Azkoitia eta Zarauzko merkatuak Gipuzkoako Azoken Sarean sartu dira, azokak aztertzeko, indartzeko eta hauen etorkizuna bermatzeko helburuarekin. Herri bakoitzaren diagnostikoa eta ekintza planak egin ondoren, azoka horien helburuak eta beharrak betetzeko lantaldeak osatu dituzte.
18:30ean eskainiko du bikoteak 30. Udaberriko Musikaldiko bigarren kontzertua, Santa Kutz komentuan. Hainbat artista ezagunen doinuak aurkeztuko dituzte azkoitiarren aurrean. Ohi bezala, doako autobus zerbitzua jarriko du udalak komentura joan-etorria egiteko.
Bi edo hiru astean amaituko dituzte Julio Urkixo eta Xabier Munibe kaleetako asfaltatze lanak. Jausoron, berriz, etxebizitza promozio berria eraikitzeko lanak hasi berri dituzte. Sor daitezkeen "eragozpenen" aurrean, egoera "ulertzeko" eskatu die herritarrei udalak.