'Piztia' da aurtengo jaialdirako aukeratu duten gaia, eta azokaren irekieran Itxaropena argitaletxe eta inprimategia omenduko dute. Hilaren 27tik 29ra izango da Euskal Letren Plaza herrian.
Hainbat alditan txikizioak egin dituzte Zestoako Herri Eskolaren atarian, eta batik bat aurreko asteburuan izandakoekin kezka agertu du udalak. Gertaera horiei aurre egiteko, zaintza kamerak jartzea erabaki du erakundeak, "nahiz eta gustuko neurria ez izan".
Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartea urrats sendoak ematen ari da azkenaldian euskal kultur sortzaileek dituzten eguneroko premiei erantzuteko.
Herria goitik behera apainduta eta etxeko lanak eginda, biharko egunaz gozatzea besterik ez zaie gelditzen oriotarrei. 10:00etan hasi, eta jaiak ez du etenik izango iluntzera artean.
805.641,03 euroko hasierako aurrekontua izango dute lanek, eta udalak egindako aurreikuspenen arabera, 2023 urteko udarako lanak amaituta izatea espero dute. Igogailu bat, hari lotutako bi pasabide eta urbanizazio lanak egingo dituzte bigarren fasean.
Arroabeko Kutsaduraren Aurkako Lantaldeak martxan jarri du sinadura bilketa. Eusko Jaurlaritzari eta Zestoako Udalari igorriko dizkiote, prestatu duten idatziarekin batera.
Maiatzaren 21ean da, eta doan. Aurrez izena eman beharra dago.