Maiatzaren 21ean da, eta doan. Aurrez izena eman beharra dago.

Olio esentzialetara hurbiltzeko ikastaroa antolatu dute Arroabean maiatzaren 21erako, larunbaterako. Itziar Etxeberriak eskainiko du tailerra Arroabeko eskola zaharrean (Ederki elkartearen ondoan), 11:00etan hasita. Ikastaroa doan izango da, baina aurrez izena eman beharra dago 659 49 27 011 telefono zenbakira deituta.