Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Aritz Egeak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute Domusa Teknik 40 MLK lasterketa

Azpeitia
Kirola

Gizonetan, Pere Aurell izan da bigarrena, eta Igon Mantzizidor hirugarrena. Emakumeetan, Leire Baraibar sailkatu da bigarren, eta Oihane Perez hirugarren. Josu Imaz eta Onintza Zeberio izan dira lehen herritarrak. Beroa tarteko, ehun korrikalari baino gehiagok bertan behera utzi dute lasterketa. Ekaitza tarteko, une batez gelditu egin dute lasterketa.

2022/05/14
Maialen Etxaniz eta Ihintza Elustondo

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren lehen edizioa jokatu dute gaur Azpeitian, eta beroa izan da eguneko protagonista nagusia. 420 korrikalari inguru zeuden proban izena emanda, eta ehundik gora erretiratu dira. Aurreneko postuan amaitu dutenek ere nahi baino denbora gehiago behar izan dute ibilbidearen 65 kilometroak osatzeko: Aritz Egea urretxuarra izan da txapelduna gizonetan, 06:00:33 denborarekin; gutxigatik ez du lortu sei orduko denbora jaisteko helburua. Emakumeetan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan da nagusi, 07:17:21 denborarekin. Biek ala biek nabarmendu dute proba gogorra izan dela, eta bero izugarria egin duela.

Honako hauek izan dira podiuma osatu duten korriakalariak: gizonetan, Pere Aurell katalana izan da bigarrena (06:29:54), eta Igon Mantzizidor debarra hirugarrena (06:31:01); emakumeetan, bestalde, Leire Baraibar Zumaiako bizilaguna izan da bigarren sailkatua (07:57:15), eta Oihane Perez hirugarrena.

Herriko aurreneko korrikalariak ere helmugaratu dira. Josu Imaz Azpeitiko bizilaguna izan da horien artean lehen sailkatua, 07:06:54 denborarekin; zazpigarren amaitu du sailkapen orokorrean. Lehen azpeitiarra, bestalde, Ion Intxausti izan da, 07:22:46 denborarekin; sailkapen orokorrean hamabigarren postua eskuratu du. Emakumeetan, bestalde, Onintza Zeberio izan da lehen herritarra.

17:30 aldean, ekaitza hasi du, eta une batez, gelditu egin dute lasterketa. Ikasberrin geldirik zeudenek ezin izan dute jarraitu lasterketarekin, eta Xoxoten zeudenei, berriz, aukera eman zaie ekaitza pasatzean lasterketarekin jarraitu edo autoz jaitsi nahi zuten erabakitzeko.

Lotura honetan egin daiteke sailkapenaren eta korrikalari bakoitzaren denboren jarraipena.

Mandubia aldean, erretiro ugari

Ibilbidea Azpeitian hasi eta amaitu bada ere, beste hiru herri zeharkatu ditu probak: Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama. Mendi tontorrei dagokienez, berriz, Arroita edo Arauntza (612 metro), Sañu (616 metro), Gazume (1.002 metro), Hernio (1.078 metro), Murumendi (868 metro), Izazpi (973 metro), Hiruarrieta edo Samiño  (933 metro) eta Xoxote (912 metro) igaro behar izan dituzte parte hartzaileek. 7.400 metroko desnibel metatuta du lasterketak; hau da, 3.700 metro goranzko edo positibo, eta beste horrenbeste beheranzko edo negatibo izango ditu.

Hernio aldean korrikalari guztiak elkarren atzetik igaro dira, baina Mandubiara iristean, pixkanaka-pixkanaka, proba bertan behera uzten joan dira hainbat korrikalari. Guztira, 67 herritar zeuden lasterketan izena emanda, baina horietako asko eta asko ez dira iritsi helmugara. Hurrengo urtean giro freskoagoa egitea desiratu eta proba amaitzeko helburua jarri diote horietako hainbatek beren buruari.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du Domusa Teknik 40 MLK lasterketa, eta Domusa Teknik da probaren babesle ofiziala. Gainera, Euskal Mendizaleen Federazioak Euskadiko Ultra Txapelketa izendatu du lasterketa. Era berean, Marea Urdinak ere bat egin du lasterketaren antolaketarekin, eta Anoa Gune Urdina izan da Ikasberri Azpeitiko Ikastolan, aniztasun funtzionalaren alde kontzientziak astintzeko.

Hernio inguruan, Samiñon, Ikasberriko Anoa Gune Urdinean eta helmugan hartutako irudiak dira honako hauek.

Erlazionatutako edukiaHasi da Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketa

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Julen Azpiazuk eta Maite Bikendik irabazi dute Azpeitiko Sare Eguneko krosa

2022/05/21
Azpeitia
2

Ehun bat motorzale elkartu dira Azkoitiko II. Moto Topaketan

2022/05/21
Azkoitia
3

Garaipen bikainarekin urreari eutsi dio Juaristi ISBk

2022/05/21
Azkoitia,Azpeitia

Zozketak

LEAKTIBAI Coasteering irteera

Eskaintzak

ZUMALAKARREGI MUSEOA

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute bat Arantzazuko adierazpenarekin

2021/12/20
Julene Frantzesena
Urola kosta

Gabonetako bideoa egin du Bertan merkatari elkarteak

2021/12/14
Julene Frantzesena
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.