Iritsi da Balearen Eguna. Eguraldi bikaina lagun, eta arrantzale jantziak soinean, kalean dira oriotarrak. Ume txikiak dituzten familiak eta gaztetxo kuadrillak izan dira kalera ateratzen aurrenak; 10:00etarako kultur etxe parean zeuden erraldoiekin, buruhandiekin eta txistulariekin kalejira egiteko prest. Plazara iritsi direnean, Harribil dantza taldeko kideek hartu diete erreleboa. 11:00etarako jendez lepo zegoen plaza, eta festa ez da hasi besterik egin.