Haurretzako zinema izan da arratsaldean, eta txokolatadaz nahiz buruhandiez gozatu ahal izan dute bertaratu direnek. Bihar jarraituko du festak.
San Isidro jaiak ospatzen hasi dira gaur, larunbata, Arroabean. 16:00retan, haurrentzako zinema izan da, eskola zaharrean, eta segidan, txokolatadaz nahiz buruhandiez gozatu ahal izan dute bertaratu direnek, Joxe Miel plazan. Iluntzean, berriz, bertso-kantu-afaria egin dute.
Bihar jarraituko du festak. Hona hemen biharko egitaraua:
12:00. Hurbileko produktuen pintxo dastaketa eta haurrentzako barazki landaketa.
14:00. Paella jana, Txomin tabernan. Aurrez izena eman behar da. Bazkariaren prezioa 15 euro da.
17:00. Mus txapelketa
azkarra.