Etxeko txikienek ez dute aspertzeko astirik gaur Santa Marinan: erraldoiak, buruhandiak, puzgarriak, txokolate jana, ipuin kontalaria... indartsu hasi dira festak, eta ostegunetik aurrera jarraituko dute.
San Isidro jaien bueltan, meza eta prozesioa egin dituzte gaur Getariako Meaga auzoan. Gure Txeru dantza taldekoen emanaldia eta herriko gazteen pilota partida izan dira segidan, eta jan-edanaz gozatzeko aukera izan da ondoren.
Pedro Julian Agirre aiarra eta Juan Bautista Aginaga usurbildarra faxistek hil zituzten 1936ko urriaren 1ean, eta ondoren, bide bazterrean botata utzi. 1980an, haien gorpuzkinak hobitik atera eta norbere herrira eramatea lortu zuten familiek. Orain, Usurbil 1936 elkarteak omenaldia egin die Agirreri eta Aginagari, Meagan egindako ekitaldi batean. Handik gertu hil zituzten, Oikiako lurretan.
San Isidro eguna da gaur, eta festa giroan murgildu dira Madariaga auzoan. 11:00etan, Sonia Sanzek elizaren eraberritze lanen inguruko azalpenak eman ditu, eta ondoren, meza eta mokadua izan dira.
Atzo hasi ziren sanisidroak Arroabean, eta haurrentzako zinema eta txokolatada eginda, bertso-afariarekin amaitu zuten eguna. Gaur eguerdian jarraitu dute festarekin, eta hazi landaketa nahiz bertako produktuen pintxo dastaketa egin dituzte eguraldi ederra lagun. Paella janarekin eta mus txapelketa azkarrarekin borobilduko dute eguna. Arroabeko Kutsaduraren Aurkako Lantaldearen sinadura bilketa egiteko ere probestu dituzte jaiak.
'Herriko musika indartzeko, Gaztetxea zentrora' lelopean egin zuten atzo, larunbatez, Fundizio Fest jaialdiaren bigarren edizioa Zestoan.
Algortako txalapartarien eskutik egin dute saioa eguerdian, Azkoitiko Udalak antolatuta.