Azkoitiarrak 800 euroko diru saria eskuratu du. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin osatutako erakusketa Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan ikusgai dago datorren igandera arte. Eta ikusi ez ezik, erosi ere egin daitezke lanak.
Maila guztietako ikasleekin landu dute gaia, dinamika eta ekintza desberdinen bidez. Ikastetxea bera ere apaindu dute gaurko egunerako.
Udaberriko Musikaldiaren barruko hirugarren kontzertua izango da, eta ohi bezala joan-etorrirako doako autobusa izango da 18:00etan, Julio Urkixo kaleko geralekutik aterata. Pablo Sorozabal konpositorearen omenezko emanaldia izango da Easo Abesbatzak eskainiko duena.
18:30ean hasiko da Arrietaren hitzaldia Elkargunean. Landaburu politikari nazionalista eta haren balioak zein diren azalduko ditu hark; izan ere, hari buruzko liburu bat ere argiratatuta du irakasle mutrikuarrak.
Gure Txeruren dantza emanaldiekin hasiko da festa hurrengo asteko ostiralean, eta amaitu, berriz, San Prudentzio auzoko Altza Porru Ekoizle Txikien San Prudentzioko II. Azokarekin. Tartean, ohi bezala, musika izango da protagonista, eta bereziki, trikitilari gazteen txapelketa. Horretan parte hartu nahi dutenek ostegun hau, maiatzak 19, izango dute izena emateko azken eguna.
Asteazken eguerdira arte, Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteko bazkideek sarrera erreserbatzeko lehentasuna izango dute. Bazkide ez direnek, berriz, asteazken arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dituzte txartelak.
Bazkideek jaso ahal izango duten dirulaguntza orokorra 500 eurora artekoa da, bazkidetzerakoan egindako ekarpenaren %50a jasoko baitute horiek. Dena den, egoera ekonomiko zailean dauden herritarrek laguntza handiagoa eskuratu ahal izango dute; gehienez, mila eurokoa. Dirulaguntza eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Azpeitiko Udalaren webgunean egin ahal izango dira.
09:15ean, bi ibilgailuk istripua izan dute GI-3272 errepidean, Lasaon. Bi pertsona zauritu dira, eta anbulantzia bertaratu da haiek artatzera.
Ostegunean, 07:00etan itxiko dute bidegorria, eta ostiraleko 15:00etara arte egongo da bidea itxita.