
Zestoako Udalak autoen errekarga puntua egokitu du Subimusu kalean. Erakundeak atzo jarri duen errekarga puntua Zubimusun, eta dagoeneko erabilgarri dago. Gainera, “hasiera batean”, doan kargatu ahalko da autoa bertan; izan ere, “udalak auto elektrikoen erabilera bultzatu nahi du eta horregatik erabaki du denboraldi batez errekarga ez kobratzea”.
Bi auto kargatzeko aukera ematen du errekarga puntu berriak, eta erabiltzaileek autoaren karga egin aurretik Charge And Parking aplikazioa deskargatu beharko dute mugikorrean. Udalak eskaera zehatza egin die errekarga puntuaren erabiltzaileei: “Autoen karga osoak egin ondoren aparkalekua libre uzteko eskatzen dugu, beste herritarrek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten”.