09:15ean, bi ibilgailuk istripua izan dute GI-3272 errepidean, Lasaon. Bi pertsona zauritu dira, eta anbulantzia bertaratu da haiek artatzera.

Bi autoren arteko istripua gertatu da 09:15ean, GI-3272 errepidean, Azpeitia eta Zestoa artean; zehazki, Lasao parean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi pertsona zauritu dira, eta anbulantzia bertaratu da haiek artatzera. Une honetan (09:35), ibilgailuei txandaka ari dira pasoa ematen.