Maila guztietako ikasleekin landu dute gaia, dinamika eta ekintza desberdinen bidez. Ikastetxea bera ere apaindu dute gaurko egunerako.
Gaur, maiatzaren 17a, Homofobiaren eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta LGTBI+ komunitatearen diskriminazioaren kontrako egunean murgildu dira Aizarnazabalgo Basakaitz ikastetxean.
Maila guztietako ikasleekin landu dute gaia, dinamika eta ekintza desberdinen bidez. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailatako ikasleak izarrak eta hankak margotzen aritu dira, “bakoitzak, den bezalakoa izanda, bere barruan duen disdira goraipatzea helburu” hartuta. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailatakoek, berriz, pertsonaia ezberdinen siluetak egin dituzte, “denak pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula” zein “aniztasunak bere baitan daukan aberastasuna” irudikatzeko. Ikastetxea bera ere apaindu dute gaurko egunerako.