Aurtengo ibilgailuentzako txartelak bi urterako balioko du. Zirkulazio zerga helbideratuta dutenek etxean jaso dute txartela egunotan.

Orioko Udalak ohar bidez azaldu duenez, dagoeneko ari dira Aparkatzeko Udal Txartelak etxeetara bidaltzen. Hain zuzen ere, zirkulazio-zerga helbideratuta dutenei bidaliko diete txartela etxera. Gainontzeko herritarrek, udaletxean jaso beharko dute gaurtik aurrera.
Ohi bezala, pegatinak ibilgailuaren matrikula dauka, eta ezin da eskualdatu. Aurtengo txartelak badu berezitasun bat: bi urteko iraupena izango du, eta 2023ko abenduaren 31ra bitartean egongo da indarrean.
TAO sistemari dagokionez, ekainaren 1ean jarriko da indarrean.