Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Txirrindularien Urrakiko Igoera eta Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dituzte Azpeitian datozen bi igandeetan

Azpeitia
Kirola

Igande honetan, maiatzaren 22an, jokatuko da herrian gizonen 23 urtez azpikoen eta Elite mailako lasterketaren 51. edizioa; Gipuzkoako Txapelketak ere jokoan izango dira. Hilaren 29an, berriz, emakumeen Euskal Herriko txapelak banatuko dituzte Azpeitian kadete, junior, 23 urtez azpikoen eta Elite mailatan.

Ekain Ajerrista, Egoitz Arruti, Gurutz Aldalur, Jon Arruti eta Jagoba Uranga Zelai Luzen, bi lasterketen kartelekin. (Mailo Oiarzabal)
2022/05/18
Mailo Oiarzabal

“Ez gara normalean horrelako aurkezpenak egin zaleak, urtero antzeko gauzak egiten ditugu, baina esku artean zerbait berezia edo desberdina dugunean, orduan bai”, zioen atzo arratsaldean Gurutz Aldalur Lagun Onak txirrindulari elkartearen presidenteak. Izan ere, datozen bi igandeetan txirrindularitzako bi hitzordu berezi hartuko ditu Azpeitiak, Lagun Onakekoek udalaren babesarekin antolatutakoak: bata klasikoa, gizonen Urrakiko Igoera; eta bestea berria, emakumeen Euskal Herriko Txapelketak.

Atzo eman zuten bien berri udaletxean Aldalurrek berak, Egoitz Arruti udaleko Kirol batzordeburuak eta Jon Arruti Lagun Onakeko presidenteordeak, Ekain Ajerrista eta Jagoba Uranga txirrindulariak ondoan zituztela; bi azpeitiarrak Urrakin lehiatuko dira igande honetan, eta beste azpeitiar bat ere, Julen Uranga, irteeran izango da ziurrenik. Atzoko aurkezpenean emakumerik ez zen izan; Durango-Durango klasikoa jokatu zen atzo bertan, eta Lagun Onakekoek gonbidatutakoak han aritu ziren.

Urrakin hiru txapel jokoan

51. aldiz egingo dute igandean, maiatzaren 22an, txirrindularien Urrakiko Igoera. Gizonen 23 urtez azpiko eta Elite mailatako egutegiko lasterketa berezienetakoa izango da aurten ere Azpeitikoa; baina, berezkoa berezitasunaz gain, aurten aipatutako bi mailatako Gipuzkoako Txapelketak ere jokoan izango dira Urrakin. Lagun Onakeko arduradunek azaldu dutenez, iaz zuten Urrakiko Igoera txapelketarekin ospatzeko asmoa, 50. aldia borobiltzeko, baina pandemiaren gorabeherak tarteko, “ezinezkoa” izan zen.

Aurten bai, Urrakiko txapelarekin batera beste bi ere jokoan izango dira. 130 kilometroko ibilbide gogorra gainditu beharko dute horiek jantzi nahi dituztenek. Iazko ibilbidearekin “oso gustura” gelditu zirela zioen atzo Jon Arrutik, baina aurten ezingo dute guztiz errepikatu, “Errezilen beste ekitaldi bat dago egun horretan, eta lasterketa ez da handik igaroko”. 09:30ean irtengo dira txirrindulariak –160-170 elkartzea espero dute antolatzaileek– Jose Artetxe kaletik. Zumaiaraino joango dira lehendabizi, Aizarnazabaldik; Azpeitira itzulita, Goenara igoko dira Landetatik, berriro Zumaiara joango dira, eta handik bueltan Errezilgo errepidea hartuko dute; Errezilgo herrigunera iritsi aurretik, Loidiko bidea hartuta, Altzarteko bidegurutzeraino igoko dira, Urrakiko errepidean; handik behera, Landetara jaitsi eta kostarako errepidea hartuko dute berriro, baina Aizarnatik Etumetara igotzeko; handik Benta Berriko bidegurutzera jaitsi, handik Gazteko biribilguneraino, eta Urrakiko bidean gora abiatuko dira txirrindulariak, mendatearen gailurreko helmugaren bila.

Emakumeen txapelketak, azkenean

Hilaren 29an, Urrakiko Igoera jokatu eta astebetera, emakumeen Euskal Herriko Txapelketak hartuko ditu Azpeitiak. Egoitz Arrutiren esanetan, udalak agintaldi honetan Lagun Onak TE-rekin izandako hartu-emanetan “hasieratik” ezarritako helburuetako bat izan zen emakumeen txapelketak Azpeitira ekartzea. “Aurten lortu da, eta zorionak eman nahi dizkiet Lagun Onakekoei”, zioen atzo zinegotziak.

Maiatzeko azken igandean, bi lasterketatan banatuta jokatuko dira emakumeen Euskal Herriko Txapelketak: 15:15ean hasiko da kadeteen lasterketa, eta 16:30ean junior, 23 urtez azpiko eta Elite mailatako txapelak banatuko dituena. 2018an Gipuzkoako Klasikoa egin zenean bezala, emakumeen txapelketetan irteera zein helmuga Zelai Luzen egongo dira; sari banaketa ekitaldia, 18:45 aldera, plazako kioskoan egingo dute.

Ibilbide ezberdina osatuko dute bi lasterketek. Kadeteak Azkoitira joango dira lehendabizi, Munategitik Santakutzerako bidea hartuta; Azpeitira itzulita, Iraetaraino joan eta handik Arroagora igoko dira; Azpeitira itzuliko dira lasterketaren azken txanpan, Landetatik Goenara igo, Garmendigainera jaitsi, eta saihesbidean behera hartuta, Jose Artetxe kaletik Zelai Luzeraino joateko. Eguneko bigarren lasterketako txirrindulariak, berriz, kostarako bidea hartuko dute hasieratik, eta Azpeitia-Arroagoia-Landeta-Goena zirkuitua hiru aldiz egingo dute; hirugarrena osatuta, kadeteek bezala. Sanjuandegiko biribilgunera jo eta helmugara arteko azken metroak egingo dituzte.

Emakumeen lasterketak tarteko, eta bereziki bigarrenaren aipatutako zirkuitua dela eta, hilaren 29ko arratsaldean Iraeta eta Azpeitia arteko errepidean trafikoa “tarte luzeetan eta sarri” etengo dutela ohartarazi dute antolatzaileek, balizko erabiltzaileek kontuan har dezaten.

Euskal Herriko Txapelketak ibilbide baten lehen urratsa izatea nahi dute Lagun Onakekoek, “emakumeen lasterketa hurrengo urteetan antolatzen jarraitzea” baita elkarteko arduradunen asmoa.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

San Pedro egunarekin hasi dira Beizaman festak ospatzen

2022/06/29
Beizama
2

70 pilotuk parte hartuko dute IV. Goilurrak Rallyan

2022/06/29
Azkoitia,Azpeitia
3

Sanpedroetan murgildu dira Elkanoko bizilagunak

2022/06/29
Aia,Zarautz

Eskaintzak

SANTIMAMINEKO KOBA

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute bat Arantzazuko adierazpenarekin

2021/12/20
Julene Frantzesena
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.