Urtarrilaren 2an izan zen suteaz geroztik, estali gabe egon da haurrentzako parkea, eta datorren astean hasiko da udala zeregin horretan; aurretik, pintaketa lanekin hasi da. Lanek sei asteko irautea aurreikusten du udalak.
Oposizio lehiaketa irekiaren bidez egingo du hautaketa prozesua. Lan eskaintza eskaerak aurkezteko epea ekainaren 13ra artekoa da.
Gazte problematikari erantzuna emateko, Azkoitiko Gazte Asanblada sortu zuten iaz, eta urteurrena ospatuko dute asteburuan. Taldeak, bere jarduna aurrera eramateko, espazio fisikoa lortzea du xede.
Aizarnazabalgo Adiskide gaztetxeko kideek III. Gazte Eguna antolatu dute biharko. Egun osoko egitaraua osatu dute, eta "gazteen arteko harremana sendotzea" da egunaren xedeetako bat.
Lana 19:30ean aurkeztuko diete herritarrei Iturzaeta aretoan; aurrez, erakusketa zabalduko dute liburuko ilustrazioekin, Gure Txeru elkartearen egoitzan, 18:00etatik 19:00etara.
Beteranoen XI. Kontxako estropada jokatuko da larunbat arratsaldean Donostian. Zumaiako trainerua izango da parte hartuko duen ontzietako bat.
Hainbat herritar joan zen Arrietaren hitzaldia entzutera. Udaberriko Hitzaldien zikloko hirugarren eta azken saioa ekainaren 16an izango da, eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak eskainiko du.