Oposizio lehiaketa irekiaren bidez egingo du hautaketa prozesua. Lan eskaintza eskaerak aurkezteko epea ekainaren 13ra artekoa da.

Eginkizun anitzetako ofizial plaza bat oposizio lehiaketa askez hornitzeko lehiaketa prozesurako deia egin du Zestoako Udalak. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak ekainaren 13rako aurkeztu behar dira. Eskaerak honako tokietan aurkez daitezke: edozein udaletxetako herritarrentzako arreta zerbitzuan, Correosen edozein bulegotan ORVE plataformaren bidez edota Zestoako Udaleko harrera bulegoan.
Lehiaketa oposizioaren deialdia, oinarriak eta eskaera orria Zestoako Udalaren zestoa.eus atarian eskura daitezke.