22 eta 11 nagusitu zaio azpeitiarra Iker Salaberriari Iruñeko Labriten jokatutako finalean. Sei partida jokatu ditu txapelketan, eta seirak irabazita jantzi du txapela. Iaz binakakoa irabazi zuen Alberdik Salaverri errioxarrarekin.
Zarauzko Santa Marina kalean antolatutako festek ez dute etenik. Gaur eta bihar ere ekitaldiz betetako egitaraua izango dute kaleko bizilagunek eta, oro har, bertaratuko diren guztiek.
Goizean elkartu dira plazan, handik abiatuta itzulia egin dute bailaran, eta bazkaltzeko itzuli dira Azkoitira. 18:00etan Miguel Motok emango duen trial ikuskizunarekin borobilduko dute eguna.
Sare Eguna egiten ari dira gaur Azpeitian, presoen egoera herriratzeko. Eguerdian, V. Sare Kros Herrikoian ehundik gora lagunek parte hartu dute.
Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, 350 haur eta gaztetxok parte hartu dute gaur 10:30etik aurrera Kros Txikian. Festa giroa izan da nagusi eguerdira arte ikastetxearen inguruetan, eta parte hartzaileek gozatua hartu dute korrika saioarekin.
Urte luzez saregileen, neskatilen eta paketatzaileen kolektiboren eskaria izan da beren lanbideen gogortasuna aitortzea eta erretiro adina aurreratzea.
Pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren, bueltan da Zumaiako Triatloi Taldeak antolatzen duen Umeen duatloia. Kirol jarduera honen seigarren edizioa bihar egingo da, ohi bezala, Alai auzategian.