Asteazkenean iritsiko dira Getariako portura, eta ostegun goizean abiatuko dira, Juan Sebastian Elkanori omenaldia egin ondoren.
Hamaika ekitaldiz gozatuta amaitu zituzten jaiak atzo, igandea, Santa Marina kaleko auzotarrek. Arratsalde-iluntzean, esaterako, musika festa egin zuten Arno DJarekin eta Yasmilkak animatuta, eta ondoren, sardinaren ehorzketa irudikatu zuten aurreneko aldiz. Horrela amaitu dira aurtengo santamarinak.
Nazioarteko hainbat herrialdetako aikidozaleek parte hartu dute bertan, eta saioa irekia izango da. Lewis Bernaldo de Quiros maisuak eskainiko du ikastaroa.
11 kirol modalitatetan trebatzeko aukera izango dute aurtengo udan herriko haur eta gaztetxoek. Izen emateko prozedura aldatu izana da aurtengo berrikuntza nagusia.
Orio Eragin eskubaloi klubak antolatu du egun osoko egitaraua. Goiz partean, eskubaloi partidak jokatuko dituzte, eta eguerditik aurrera, berriz, festa izango da nagusi: trikipoteoa, bazkaria, erromeria eta jolasak.
Zestoako Udalak antolatutako Uztapide Plazara bertso astean Txapeldunen Bertso Jaialdia egin zuten atzo, igandea, Zestoako kiroldegian. Saioa osorik ikus-entzuteko aukera egongo da asteazkenean, 22:00etan, Erlo telebistan.
Egunkariaren sormen prozesu osoa, haren ibilbidea eta itxiera lehen pertsonan bizi izan zituen Joan Mari Torrealdaik, eta urte haietan bizi izandakoak jasota utzi zituen Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuan.
Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitzaren inguruko filma egin nahi du Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak, eta proiektua gauzatzeko dirua biltzen ari da. Film egitasmo hori aurkeztuko du Patxi Bisquertek etzi, 19:00etan, Elkargunean. Horrez gain, Eneritz Artetxeren eta Unai Eizagirreren bertso saioa ere izango da.
180 txirrindularik parte hartu zuten atzo arratsaldean egin zuten lasterketan, eta 103k bukatu zuten proba. Ekain Imaz izan zen onena lehen urteko kadeteen artean.