Atzo, asteazkena, egin zuten ekaineko osoko bilkuran hartu zuten erabakia, eta Azkoitia udalerri jasangarrien euskal sarean izango da aurrerantzean. Bestalde, LGBTI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, mozioa onartu zuten udaleko lau alderdiek.
Azkoitiko bandera ofizial berria aurkezteko ekitaldia egin zuen udalak joan zen ostiralean, eta orduko irudiekin bideoa egin du Erlo Telebistak.
Munduari lehen bira eman ahal izateko Euskal Herriak egindako funtsezko ekarpenak biltzen ditu liburuak. Gaur goizean aurkeztu dute Donostian, eta guztira 3.000 ale kaleratu dituzte lau hizkuntzetan.
17. Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa jokatuko dute hurrengo bi asteburuetan. Larunbat eta igande honetan 729 haur ariko dira nor baino nor.
Atzo hasi zen Kalerki Zarauzko kaleko arte eszenikoen jaialdia, Hotel Iocandiren 'Peix' ikuskizunarekin. Eguraldi txarra iragarrita zegoenez, udalak tokiz aldatu ditu hainbat emanaldi, eta 'Peix' obra ere Aritzbatalde frontoira lekualdatu zuen.
Life Oreka Mendian proiektuaren barruan, larreak berreskuratzeko asmoz lanean ari dira Kontserbazio Bereziko Eremu diren 23 menditan, tartean, eskualdekoetan.
Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak Ikasle Eguna egin du gaur. Goizetik arratsaldera bitartean, formakuntza saioa, mural margoketa eta bazkaria egin dituzte, formakuntzan sakontzeko eta harremanak sendotzeko helburuarekin.
Bi final jokatuko dituzte zapatuan. Aurrenekoan, parez pare lehiatuko dira Igor Zubizarreta eta Jon Orbegozo. Bigarrengoan Joanes Azkuek eta Kepa Urbietak neurtuko dituzte indarrak elkarren aurka. Partidak 10:30ean hasiko dira, udal kiroldegiko tenis pistetan.
Abuztuaren 31ra bitartean izango du udako ordutegia liburutegiak. Uda sasoian goizez irekiko dute soilik liburutegia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan. Astearteetan eta ostegunetan, ordea, arratsaldez ere irekiko dute.
11:00etan hasiko da hiru pailazoen ikuskizuna Elkargunean, eta sarrera doakoa izango da. Gazteria Sailak antolatutako ekintza izango da biharkoa.
Atxiloketa bart gauean gertatu da, Amaiako plazan. Arrantzako arpoi bat zeraman gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak.
22:30ean hasiko da emanaldia Euskal Herria plazan, eta film ezagunen soinu bandak eskainiko dituzte Zestoako musika bandak eta Tolosako orkestrak.