Juan Antxieta musika eskolako ikasleen gurasoak nahiz etxekoak Soreasu antzokiko harmailetan zirela, giro bikanean agurtu dute ikasturte zaharra ikasleek eta irakasleek. Emanaldia amaitu aurretik, Madrilera asteburu pasa joateko zozketa egin dute.
Datorren igandean, ekainak 26, egingo dute hurrengo bisita gidatua. Azkoitia eta Azpeitia lotzen dituen bideari jarraituz, mudejar itxurako eraikinak ikusteko aukera izango da orduan. Urola Turismoak 24 bisita gidatu eta irteera antolatu ditu Aizarnazabale, Azkoitian, Azpeitia, Errezilen eta Aizarnan (Zestoa). Bisita gidatuetan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.
Euskarazko oinarrizko hitzekin zein esamoldeekin osatutako hiztegia plazaratu du Azkoitiko Udaleko Euskara Sailak. Marijose Arregi Euskara zinegotziak hiztegia eman die gaur Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan mendeko pertsonei gizarte eta osasun arreta emateko ikastaroa egiten ari diren ikasleei. Horrez gain, hiztegia eskuragarri egongo da herritar guztientzako, eta interesatuek Euskara Sailarekin jarri beharko dute harremanetan.
28 proiektu aurkeztu dira 2022ko Sorkuntza Beketara, eta zortzi lanek jasoko dute aurtengo beka; horietatik bi sormen egonaldiak izango dira. Eneritz Albizu Kultura eta Euskara batzordeburuaren esanetan, urtez urtez igotzen ari da parte hartze kopurua, baita aurkezten diren lanen maila ere. Aurten, 20.000 euro bideratu dituzte udalaren eta Kulturaz kooperatibaren Sormen Beketara.
Izarraitz Lanbide Heziketa zentroko ikasleek inkesta bat egin dute adin nagusiko herritarrek zerbitzu elektronikoak erabiltzerakoan dituzten arazoen berri jakiteko, eta besteak beste, aurrezki kutxek "leihatilan gero eta arreta pertsonalizatu gutxiago" emango dutela ondorioztatu dute. Udalak azaldu du banketxeak zein aurrezki kutxak "formula berriak" bilatzen ari direla adineko pertsonei "zerbitzu hobea eskaintzeko".
Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako hainbat tren izango dira Iraetako zirkuituan. Topaketa 11:00etatik 13:00etara nahiz 16:30etik 19:00etara egingo dute. Herritarrek trenetan ibili ahal izango dute, euro baten trukean.
Lehen faseko azken saioan ariko da, Lizarrako Los Llanos aretoan. Bihartik aurrera jarriko dituzte salgai txapelketako saio guztietako sarrerak.
Besteak beste, "guztiz debekatuta" egongo da udalak jarritako erregaiaz gain sutara beste ezer botatzea. Herriko plazan piztuko dute sua bihar gauean, 22:15ean.
Atzo arratsaldean jokatu ziren pala txapelketa herrikoiko finalerdiak. Finala datorren asteartean jokatuko da, hilaren 28an, Odietan.
Atzo, asteartea, egin zuten 2022ko Fugaz sarien gala birtuala, eta Beristainek lehen saria lortu zuen animaziozko Loop film laburrean egindako lanagatik, Soinu Banda Onenaren kategorian.
Topaketak iragartzeko kartel lehiaketara lau lan aurkeztu dituzte herritarrek aurten, eta herenegun elkartu zen epaimahaiak erabaki du lehiaketa hutsik uztea. Udalak eskerrak eman dizkie sariketara lanak aurkeztu dituzten sortzaileei.
Bihar, etzi eta zapatuan askotariko ekitaldiak izango dira Elizkaleko festak direla eta. Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejirarekin hasiko dira festak, eta besteak beste, meza, dantza emanaldia, poteoa, afaria nahiz erromeria ere izango dira.