Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kargu aldaketa ekitaldia 10:30ean hasiko da Intsausti jauregian. 12:00etan, berriz, biolontxelo eta pianoforte kontzertua izango da leku berean. Emanaldia irekia da, baina plazak mugatuak direnez, horiek bete arte egongo dira zabalik Intsaustiko ateak.
Atzo, asteazkena, uztailaren 2an egingo den Pirinioetako Bidea egitasmoa aurkeztu zuten Zestoako Alonderoko aretoan. Asteburuan, egitasmoan parte hartzeko izena emateko mahaia jarriko dute Zestoako Erdikalean.
Botoa eman duten gehienek plaza ondoko lorategiko pinuak kentzea nahi dute, plaza osorik estaltzea eta Baltasar Etxabeko aparkalekuak mantentzea.
Mojaxarren Komentua eraberritzeko espedientea eta lanen lizitazioa onartu zuen atzo udaletxean egindako ezohiko udalbatzak. Alderdi guztien aldeko botoa jaso zuen proposamenak.
Zarauztarraren 'Betikotik berri' izeneko lana aukeratu du epaimahaiak. Guztira, 40 proiektu aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiaren hautua "ez da erraza izan".
Iturzaetako ikasleek gaiari buruzko marrazkiak sortu dituzte, eta irabazlea herriko dendetan ipiniko dute.
San Joan bezperaren aitzakian, minutu gutxi barru kalera irtetekoak ziren Kandiola nahiz Bizkargi eskolako dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea. Ikuskizunaren ordurako iragarri duten eguraldi makurragatik erabaki dute dantzarien Doniene saioa bertan behera uztea. Momentuz, gauean San Joan sua pizteko erabakiak aurrera jarraitzen du.
Abuztuaren 16an egingo dute haurrek eta gurasoek bazkaria, eta horren antolaketaz hitz egiteko batzar irekia deitu du Azkoitiko Udalak.
Larunbatean hasiko da ikastaroa, eta guztira, 60 ordukoa izango da. Asteburuetan eta arratsaldetan izango dira saioak, eta horietan parte hartzen dutenek beharrezkoa izango dute aurrez 40 orduko lehen sorospen ikastaroa eginda izatea.
Larunbatean, 19:00etan emango du kontzertua Azkoitiko Udal Musika Bandak. Boskote gazte bat izango dute bidelagun bandako kideek; izan ere, musika bandaren doinuei ahotsa jarriko diete bost gazte azkoitiarrek. Euria eginez gero, Kontzejupean emango dute kontzertua.
Egoera politiko eta ekonomikoari buruz ariko dira hizketan EAJko bi politikariak, eta etorkizuneko erronkak ere izango dituzte hizpide.
Ekainaren 29ra bitartean izango da matrikula egiteko aukera, eta askotariko eskaintza izango da 2022-2023 ikasturtean. DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza eskainiko dituzte datorren ikasturtean.