San Pelaio bigarrenez, usadio zaharrei jarraituta, oilasko biltzen aritu diren dantzari eta txistulariek alaitu dituzte goiz-eguerdi partean. Goizaldetik hasita, Iñurritzako hainbat baserritan izan dira oilasko biltzearen dantza egiten lastozko txapelak eta blusak hartuta, eta Iñurritzako zelaian borobildu dute ospakizuna.
22:30ean hasita arituko dira bi musika taldeak Azkoitiko plaza nagusian. Rock estiloko kontzertuak eskainiko dituzte Zestoako (Gipuzkoa) eta Baionako musika taldeek.
Surfak Urola Kostan duen pisua izango da Felix Aizpuruak gidatutako Xaka! saio berriaren ardatza. Lehen atal honetan, Roberto Fuentes 'Popeto' surflaria izango da protagonista, eta haren eskutik surfean arituko da lehen aldiz Aizpurua.
Uztailaren 14rako antolatu du herriko jubilatuen elkarteak irteera Kantabriako Santoña eta Islares herrietara (Espainia). Asteazkenean zabalduko dute izena emateko epea, eta irekita egongo da uztailaren 8ra bitartean.
Azkoiti-Azpeitiko Iraurgi saskibaloi klubak denboraldi amaierako bazkaria egin zuen larunbatean, Loiola hotelean, eta ondoren, urteko jokalari onenen sariak banatu zituzten.
Sahatsako kideek 20:00etatik aurrera eskainiko dute emanaldia plazan. Datozen bi asteburuetan emanaldi bana izango da: Jose Mari Orbegozoren eskolako kideen txanda izango da uztailaren 10ean, eta Itsasiko kideena, berriz, uztailaren 17an. Bi emanaldi horiek Soreasu antzokian izango dira.
Andoni Egañak, Miren Amurizak, Sebastian Lizasok eta Oihana Iguaranek eskainiko dituzte bertsoak, hitanoa erabiliz. Era berean, I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dituzte saioan, eta saridunek beraien bertsoak kantatuko dituzte.
18:00etatik 20:00etara bitartean egingo dute saioa, Iraetako baratze parkean.
Izena emateko epea uztailaren 8a itxiko da. Lanak aurkezteko azken eguna, berriz, abuztuaren 8a izango da. Aurtengo lehiaketarako hautatu duten gaia Gezurra da.