19:00etan hasiko da dantza erakustaldia ostiralean, herriko antzokian. Askotariko dantzak aurkeztuko dituzte, eta sarrerak aurrez erreserbatu beharko dira.
Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Txokoak emakumeei zuzendutako bi hitzordu zehaztu dituzte datorren asterako. Asteazkenean sexu erasoen aurrean zer salaketa eta defentsa aukera dauden aztertzeko solasaldia izango da Emakumeen Txokoan, eta ostiralean, neska gazteei zuzendutako autodefentsa feminista ikastaroa. Saio horretarako aurrez izena eman beharko da.
Bainua debekatzen duen bandera gorria igo dute gaur Santiago hondartzan. Ibaian bainatzea ere debekatu du Osasun Sailak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik.
Txosnaguneko antolatzaileek larunbat gauean eraso homofobo bat gertatu zela salatu zuten. Jakinarazi zutenez, gizon talde bat "irainez eta mespretxuz" oldartu zitzaion lagun talde bati.
Anuska Esnal alkateak aurkezpenean azaldu zuenez, “jatetxe erraldoi” bihurtuko dute Orioko plaza. 200 lagun ingururentzako lau otordu eskainiko dituzte bertan. Bisigua prestatzeaz, berriz, herriko zazpi parrilleroak arduratuko dira.
Zaharrak eta zahartzaroa modu askotara irudikatu daitezke zineman eta antzerkian; 'Berria' egunkariak gai horri buruz gogoetan jarri ditu zenbait aktore eta zinemagile; tartean, Itziar Aizpuru Zarauzko bizilagun den getariarra. Batzuek nabarmendu dute gero eta pertsonaia gehiago sortzen ari direla, nahiz eta asko rol jakin batzuetara mugatuta egon.
Klaseak amaitzearekin batera, udalekuetan eman dute izena dozenaka gaztek, eta atzo hasi ziren ekintzak Zestoan zein Arroabean.
Andre Maria bezperan, Parrokiako Abesbatzak Salbea eta Ave Maria eskaintzen ditu Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Abesbatzak emanaldi hori prestatzeko entseguak hasiko ditu astelehenean.
Ekinozio gaua ospatuko dute egun horretan Elosuan. The Cures 0.0 eta Seiurte musika taldeen emanaldiak izango dira, 22:00etan hasita.
Azken bi agintaldietan Zarauzko alkate izan den Xabier Txurruka berriz izango da alkatetzarako zerrendaburua datorren urteko udal hauteskundeetan, EAJko hautagai gisa. Joan den asteazkenean Batzokian eginiko batzarrean afiliatuen babes osoa jaso zuen Txurrukak.
Markina-Xemeingo Grand Slameko lehen fasea amaituta, erabakita geratu da zer zortzi puntistek jokatuko dituzten txapelketa honetako finalerdiak.
Entrenamendu saioak antolatu dituzte Zumaia Flysch Trail mendi lasterketan emakumeen parte hartzea sustatu nahian. Datorren igandean egingo da hirugarrena.