Udako GUKA magazineko lehen atalean, Azpeitiko Halcon bidaia agentziak eskaintzen dituen taldeko bidaiak izango dira protagonista. Bertan, taldean egindako bidaiez eta horietan bizitako esperientziez arituko dira Maite Lazkano agentziko arduraduna eta harekin bidaiatu duten Ainhoa Izagirre eta Arantxa Luluaga.
'Zopa hozten ari zaizu' bertso sortagatik jasoko du saria uztailaren 7an, Bertso Astearen barruan. Epaimahaiak "bertsoen berrikuntza formala" nabarmendu du.
Gaur aurkeztu dute Bilbon Kooperatiben Nazioarteko Egunaren 100. edizioa; bihar ospatuko da, ohitura den legez, uztaileko lehen zapatuan. Agerraldian "euskal kooperatibismoak herrialdearen garapenarekin duen konpromisoa" azpimarratu nahi izan dute, gazteen artean egindako ikerketa baten emaitzak aurkeztearekin batera.
Abuztuan hasiko dituzte egoitza berria egokitzeko lanak eta atorren urte hasieran zerbitzua kokapen berrian ematen hastea aurreikusten dute. Udaletxeko bigarren solairuan daude gaur egun Gizarte Zerbitzuen bulegoak, eta "lekua txiki gelditzen ari delako eta herritarrei zerbitzuak gerturatzeko" erabaki du udalak tokiz aldatzea.
Andoni Egañak, Miren Amurizak, Sebastian Lizasok eta Oihana Iguaranek bertso saioa eskaini zuten atzo, osteguna, Elkargunean. Horrez gain, I. Hike eizan! bertsopaper lehiaketaren sariak banatu zituzten.
Aurretik Errotaberriko industrialdearekin egin bezala, eremuaren %10a hartzen duen azalera bideratuko dute 1.000 metro koadrotik gorako txikizkako merkataritzako eskaintzara, "herritarren mesederako lehia sustatzea" xede izanda. Industrialdearen gainerako partzelei, berriz, egun debekatuta dauden erabilerak eman ahalko zaizkie, hala nola kirol, erlijio, hileta edota hotel zerbitzuak ezarri ahalko dira.
Askotariko dantzak eskaini dituzte Born to dance eskolako kideek, eta leporaino bete da antzokia dantzariak ikusteko.
Bulego, Egan eta En Tol Sarmiento taldeek eskainiko dituzte emanaldiak herriko plaza nagusian.
Udalak hala eskatuta, 1983an Zarautz Abesbatza sortu zuen Joakin Iruretagoienak, eta hamabi urtez bertako zuzendari izan zen. Aurretik, Imanol Urbietarekin Oleskariak otxotean jardun zen kantuan.
Emakumeon* Etxeak antolatutako pala txapelketaren azken partidak jokatu ziren atzo Odietan. Herritar ugari bertaratu zen finalaurrekoetako eta finaletako kirolariak animatzera, eta giro ederrean jokatu ziren norgehiagokak. Telletxea Andueza - Urbieta Loyola eta Azkoaga Elejondo - Martinez de Cabredo bikoteak izan ziren garaile.