Haurren eta gaztetxoen hainbat pilota partida izan dira, eta askotariko produktuak erosteko aukera izan dute herritarrek azokan. Trikitilariak aritu dira giroa alaitzen. Arratsaldean punta-puntako aizkolarien desafioa izango da.
Giro ezin hobean ari dira San Pedro festak ospatzen Beizaman. Ez dute ekitaldi faltarik izan egunotan, eta jaiak azken txanpara iristear diren arren, oraindik izango dute zer egin eta zer goza herritarrek.
Goizean, mezarekin hasi dute eguna, eta ondoren, haurren eta gaztetxoen pilota partidak izan dira frontoian. Gainera, artisau azoka ere izan da; askotariko produktuak erosteko aukera izan dute herritarrek nahiz bisitariek. Halaber, Itzeder, Txibilter eta Montte aritu dira giroa alaitzen, eta izan da dantzan aritu den herritarrik ere.
Arratsaldean segituko dute jaiek; izan ere, Eneko Otañok eta Txikia IV.ak Atutxaren eta Mikel Larrañagaren aurkako aizkora desafioa egingo dute 18:00etan hasita. Olaia Esnaola, berriz, harria jasotzen ariko da. Jaiei bukaera emateko afaria egingo dute herritarrek 21:00etan.
Hona hemen, gaur goizak utzi duena bideoan: