Salbatore jaiak iragartzeko suziria bihar botako bada ere, festa giroa dagoeneko nagusi da Getarian gaur ospatzen ari diren Gazte Egunari esker.
Udalak "irmo" salatu du eraso matxista "forma berri" hori eta "indarkeria matxistaz zipriztinduta dagoen egiturazko arazo zahar eta deitoragarria". Gertaera horiek alde batera utzita, erakundearen arabera, uztailaren 22tik abuztuaren 2ra bitartean "une polit eta gogoangarri ugari" izan dira herrian.
Prebentzio eta Berdintasun arloaren bitartez bilerak egin dituzte udal ordezkariek Udaltzaingoarekin, tabernariekin zein txosnetako arduradunekin, festetan gerta daitezkeen erasoen aurrean nola jokatu eztabaidatzeko. Bestalde, hilaren 14an, 16an eta 18an SexuBizi zerbitzua eskainiko dute, "genero erasoen aurkako babes gunea". Leku berean drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko gunea ere izango da.
5,4 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi dute 1,3 kilometroko eremuan. Bilborako noranzkoan jarriko dituzte lau metroko altuerako panelak bidesaritik La Salle ikastetxe parera. Zarauzko Udalak gustura hartu du iragarpena.
Lehen aldiz, emakumezkoen Euskotren Ligako bandera jokatuko da Getarian, Eusko Label Ligako XIII. Banderarekin batera. Udaleko zein arraun elkarteko ordezkariek atzo aurkeztu zuten estropada udaletxe atarian.
Guztira, lau taldek parte hartuko dute larunbatean eta igandean Azkoitian jokatuko duten boleibol txapelketan. Xabier Munibe Ikastolako pilotalekuan jokatuko dituzte lehiak.
Xabier Txurruka alkateak, Patxi Elola zinegotziak eta Xabier Euzkitze Saharautz elkarteko lehendakariak hartu dute hitza udaletxeko udalbatzar aretoan gaur eguerdian egindako ekitaldian ume sahararren eta haien harrera familien aurrean.