Vaiven antzerki konpainiaren Masustondoen patioa antzezlana izango da apirilaren 19an, 20:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Sarrerak 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) izango dira salgai Turismo Bulegoan edo sarrerakzumaia.eus webgunean.
Sarrerak salgai, honako lotura honetan.
Garazi Gorostiaga eta Izarne Oiarzabal, Peito Castelo eta Garazi Gorostiaga eta Alex Mendizabal arituko dira Matadeixen.
Orioko Nazioarteko Estropada, 16:30ean, errioan. Honakoa da egun osoko egitaraua: 10:00-14:00. Ate irekiak Mutiozabal ontziolan. 12:00. Arkuperen Erruleta Solidarioa eta berdel pintxoak eta garagardoa aukeran, plazan. 16:30. Nazioarteko XIX. Estropadak, errioan. 18:30. Jainekin txaranga herrian zehar. 19:30. Ontzien aurkezpena, sari banaketa eta Javier Puertasi eta Dionisio Redondori omenaldia, plazan. Hanburgesak eta garagardoa egongo dira. 21:00-01:00. DJ Bon, plazan.
Txaranga-zirkuitua, Jainekin txarangarekin. Ibilbidea: Abeslari, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo.
Udaberri Idi dema sariketako jardunaldia. Honako hauek lehiatuko dira: Zornotza Anaiak (Zalla) Etxabe Palazio (Aizarnazabal) Igeldo (Ezkio)
Fantasia diskoa aurkeztuko du Eñaut Elorrieta abeslariak, 2024ko kultur programaren barruan. Sarrerak aurrez erosi beharko dira, Aiako kultur etxean edo internet bidez, hemen.
Sarrerak 19 euro balio du eta hemen eros daiteke.
Finalistak: Ugaitz Mugertza, Ibai Soroa, Oier Kañamares, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodriguez eta Xabier Zaldua.
Imanol Astiasaran eta Unai Narbaizarekin.
2024ko Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltarko zortzi film labur ikusteko aukera izango da. Hauek dira film laburrak: Dena asmatuta dago (Jone Arriola) Katalinaren zoria (Guillermo Ordas) Erro (Amaia Lejarreta) Babesa (Ander Iruretagoiena) Mundu berri bat (Mikel Alvarez) Zirrara (Ane Cuesta) Talkak (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) Betizu buru (Kim Maiteny Munoa)
Altxa Burua Oriok antolatuta, Sare sozialen arrisku eta erabilera saioa. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako bi bide jarri dituzte; online galdetegi bat erantzunda, edo mezua bidalita altxaburua@gmail.com helbide elektronikora.
Udaberri Idi dema sariketako jardunaldia. Honako hauek lehiatuko dira: I. Lopategi (Birle) Oliden (Orio) Olazar Eraikuntzak (Lezo)
Saioa doakoa eta irekia izango da. Informazio gehiago, hemen.
Uxue Alberdik gidatutako saioa eta Iñigo Astizen Joemak eta polasak liburua aztertuko dute.
Badut taldearen Berdin eta desberdin mila ipuin ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.
Ipuin musikatuak, 4 urtetik aurrerakoentzat, baita helduentzat ere. Aurrez izena eman behar da, eta horretarako aukera izango da apirilaren 13tik 20ra bitartean.
Nerabeen osasun mentalaz ariko da Estibaliz Ansotegi. Izen-ematea: apirilak 1-21.brankaharrera@zumaia.eus
'Inoiz ez desagertzeko ipuina' ipuinaren kontakizuna eskainiko dute Kultur Etxean, apirilaren 23an, 18:30ean hasita. Mirari Alkorta, Maitane Unanue eta Xabier Etxaniz izango dira kontakizunaren arduradunak.
Aurkezpen hitzaldi dinamikoa, Manex Beristainek gidatua. Barreterapiaren informazioa, barrearen onurak eta barreterapiako zenbait jolas azalduko ditu errespetuzko eta konfiantzako giro batean. Helburua da tailer bat eskaintzeko taldea sortzea.
Anaitasuna mendi bazkunak Mendi Jardunaldien barruan antolatutako hitzaldia.
Altxa Burua Oriok antolatuta, Beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraiki eraren garrantzia saioa. Izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako bi bide jarri dituzte; online galdetegi bat erantzunda, edo mezua bidalita altxaburua@gmail.com helbide elektronikora.
Tomatearen tailerra egingo da apirilaren 24an, 18:00etatik 19:30era, Zumaiako Baratze Parkean. Tomate landareak oparituko dizkiete bertaratzen direnei.
Informazio gehiago hemen.