11:00: Makilaje tailerra eta ekitaldi sorpresa, Sanagustinen.
11:30etik 13:30era, Familia Eguna Balentziaga Museoan. 11:30-12:15 bitartean Orfeoi Gaztearen emanaldia. 12:15-13:30 artean, berriz, tailer irekia Eguberrietako Enborrak instalazioaren inguruan Informazio osoa, hemen.
Floreagako umeen taldeak, AB Koruak, Debako musika eskolako abesbatzak, Bergarako musika eskolako abesbatzak, Mutrikuko koralak nahiz Madalen Txiki abesbatzak, eta Floreagako Elkarrekin abesbatzak parte hartuko dute emanaldian.
Emanaldi honekin batera, 40. Euskal Antzerki Topaketen Ikusleen Saria banatuko dute Soreasun.
Txistu eta organo kontzertua izango da abenduaren 18an, 19:00etatik aurrera, San Pedro parrokian.