11:00etan, aurkezpena egingo dute Gazte Koordinadora Sozialistako (GKS) kideek, eta gero, kontzertua eskainiko du Norak.
Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Adiskide Numerario izendatuko du ekitaldian.
Gazte Eguneko egitaraua: 12:00. Txupinazoa. 14:30. Herri bazkaria. 18:00. Elektrotxorongo elektrotxaranga. 21:00. Kontzertuak: GZR, Arkada Social, DJ Tintz.
Ados elkarteko Oihana Orbegozo, Eneritz Arrieta eta Naroa Agirre pilotariak izango dira ekitaldiko gonbidatuak eta protagonistak. Horiekin batera Laja eta Lutxurdixo trikitilariak eta Loidisaletxe II.a zein Xebastian Lizaso bertsolariak izango dira. Erreserbak egin eta izena emateko 943-81 20 92 telefono zenbakira deitu behar da.
Igurtzizko sokazko instrumentuentzako masterclassa eta kontzertua izango dira, Eñaut Zubizarretarekin. Izen ematea eta informazioa: antxieta@antxieta.eus helbidean, abenduaren 2tik 28ra.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.