Badut taldearen eskutik, Ipuinak jo eta musikak kantatu ipuin musikatua izango da urtarrilaren 18an, 17:30etik aurrera, Alondegiko haur liburutegian. 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako emanaldia da hau.
Indamendi bazkunaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan, urtarrilaren 18an, 19:00etatik aurrera, Jose Mari Azpiazuren Nire barneko mendiak izeneko hitzaldia izango da Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaiako txosna batzordeak bilera irekia egingo du urtarrilaren 18an, asteazkena, 19:00etan, Torreberri Gaztetxean. Santelmoetako txosnen egitaraua prestatzen jarraitzea izango da bileraren helburuetako bat.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ordutegia: Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara