Informazio gehiago, hemen.
09:30. Itsas hondakinen bilketa. 11:00. Mikroplastikoak hondartzan izeneko egitasmoa. 13:00. Itsas erraldoien martxa. Aurrez izena eman behar da: zarautz@eraztunberdeurdina.eus edo 943-00 51 59 zenbakian.
10:30. Meza Nagusia. 11:00. Hamaiketakoa, auzo elkartean. Ondoren. Herri kirol festa Izeta Harri-jasotzaile Eskolako neska-mutilen eskutik. Goiza amaitzeko. Sokatira desafioa auzoko Neska-Mutil ardoaren eta ezkonduen artean. Goiz osoan. Aratz eta Maria trikitilariak giroa alaitzen. 18:30. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.
Informazio gehiago, hemen.
Eguerdi partean, sagardoa txotxetik eta Euskal Parrilak egindako txuleta pintxoak. Bertsoak Motxian bertso eskolaren eskutik, eta txistulariak Goizeko Ihintza elkartearekin. Familien Txokoa ere bai. Aurrez, omenaldia jada zendu ziren Jose Aristi Xiplo eta Mari Paz Rodrigo senar-emazteei. Informazio gehiago, hemen.
12:00. Zezen Beltzek antolatuta, sokako zezen txikia Erdikaletik plazara. Ondoren, Bergarako Zezenak ganadutegiko zezen txikiak eta poniak plazan.
Zinuema, UEMAk eta Tinkok zinema aretoetan euskarazko eskaintza bermatzeko sortu duten egitasmoaren barruan emango dute filma.
Erdikalean hasita, sokamuturra; ohiko ibilbidea izango du 20:00etara bitartean. Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak izango dira
Generoa: animazioa. Zuzendaritza: Juanjo Elordi. Hizkuntza: euskaraz. Iraupena: 61 minutu. Adina: adin guztietarako, baina bereziki haurrentzat.
Generoa: Drama. Zuzendaria: Maggie Peren. Aktoreak: Louis Hofmann, Jonathan Berlin, Luna Wedler, Nina Gummich, André Jung. Iraupena: 116 minutu. Adina: 12 urtetik gorakoentzat.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ordutegia: Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara