Klake dantza tailerra antolatu du Astindu dantza taldeak. Urtarrilaren 29an egingo da, 10:30etik 12:30era, Zumaienako gimnasioan. Irakaslea Larraitz Ugartemendia izango da. Tailer hauek doakoak, irekiak eta adin eta maila guztietarako aproposak dira.
Urtarrilaren 29an korrituko da Zumaiako XI. txakurkros lasterketa. Goizeko 11:00etan abiatuko dira eta 8.300 metroko bidea egingo dute. Izenak www.kronoak.com helbidean eman daitezke.
Txiribuelta elkarteak antolatuta, Kantu kolore emanaldia izango da urtarrilaren 29an, 11:30etik aurrera, Torreberrin. Izenak aurrez emango dira txiribueltaelkartea@gmail.com helbidera idatzita.
Eguerdian, Neska-Mutil ardoko kideek omenaldi bazkaria eskainiko diete auzoko edadetuei.
Euskal Kostaldeko Geoparkean ikus daitezkeen hegaztien inguruko argazki erakusketa izango da urtarrilaren 12tik 29ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Oliver Perez eta Imanol Manterola argazkilari zumaiarren irudiez osatzen da erakusketa. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; larunbat eta jai egunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ordutegia: Ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara