Haur Hezkuntzakoei zuzendutako saioa. Kontalaria: Leire Etxeberria.
Azpeitiko eta inguruko udalerrietako familia ugariei zuzendutako informazio saioa eskainiko du Hirukidek, Euskadiko Familia Ugarien Federazioak. Saioaren aurretik ere, goiz eta arratsaldez egongo dira Baigerako aretoan, informazioa nahi dutenentzat.
Migrazio prozesuak: zurrumurruak eta jarrerak izeneko saioa eskainiko du Xabier Aierdik (Begirune Fundazioa). Antolatzailea: Euskara Foroa.