Informazio gehiago, hemen.
Bi arnas dokumentala emango da otsailaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Amaieran solasaldia izango da egileekin.
Informazio gehiago, hemen.
Lehen partida: Galeano-Arrastia vs Gordon-Oskoz. Bigarren partida: Arrieta-Zabala vs Etxebeste-Capellan. Sarrera doan izango da.
Etxean lasai afaltzen ari den familia batek Delitu Informatikoen Unitatearen (DIU) sarekada bat jasaten du, susmoa baitago familiako norbaitek porno domestikoko sare bat daukala. Vaiven konpainiaren komedia katartikoa da hau, interneteko pribatutasuna ezezten eta eraisten ari diren garaiotarako egina.
Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko azoka egingo da otsailaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriko 18 establezimenduk hartuko dute parte, eta horrez gain beste ekitaldi gehiago ere izango dira: Ostirala, 10 17:00etan, ipuin kontalaria. Larunbata, 11 11:00etan, gaileta tailerra umeentzat. 12:00etan, trikitilariak. 16:30ean, puzgarriak eta jolasak. 18:30ean, musika kalean.
Informazio gehiago, hemen.