Arkamurka natura elkarteak bat egin nahi izan du Hezeguneen Nazioarteko Egunarekin eta Hezeguneen Eguna antolatu du laugarrenez. Larunbatean, otsailak 11, egingo dute eta helburua da hezeguneen garrantzia aldarrikatzea eta behar bezala babestea. Horregatik, zabor bilketa deitu dute Iñurritza biotopoan egon litezkeen plastikoak jasotzeko.
Adimen urritasuna duten kirolariek teniseko paleta partidak jokatuko dituzte. Informazio gehiago, hemen.
Anaitasunako nesken lehen taldea eta Marea Urdina elkartu gara, eta sekulako eguna antolatu dugu otsailaren 11rako. Realeko Liga Genuine eta Anaitasunako nesken partida inklusiboa, sentsibilizazio jolasak, kalejira, bazkaria, Eibar-Anaitasuna Emakumeen Euskal Ligako norgehiagoka, zozketa bereziak... Zer ez du izango egunak. Otsailaren 11n, zatoz Txerloira! Inklusioaren partidan, sartu gola!
Urola Kostako Itaiak antolatutako Zapalkuntzaren kateetatik askatzeko emakume langileok borrokara! hitzaldi zikloaren barruan, otsailaren 11n izango da saioa Aian. Antolatzeko beharraz du hitzaldiak izenburua eta 12:00etan izango da kultur etxean.
Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, Albi, Beba eta Victorio & Georgio DJak Goiko Losan.
Aurten, Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada "beteranoak" diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Musika eta dantza izango dira aurtengoan ere Go!azen ikuskizunaren protagonistak.
The Wale Studio dantza akademiaren jaialdia izango da otsailaren 11n, 17:00etatik aurrera, Zumaiena ikastetxeko aretoan.
Konpartsak honako ibilbide hau egingo du: Artzubia etorbidea, San Martin egoitza, Goiko kalea, Plaza Nagusia, Enparan kalea, Erdikalea, Elizkalea, Donejakue kalea, eta ekitaldiari amaiera Plaza Nagusian emango diote.
Kaldereroen kalejira Gurrutxaga plazatik abiatuta. Informazio gehiago, hemen.
Aurten, Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du. Nola moldatuko dira berriak jada "beteranoak" diren gainerako ikasleekin? Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika! Musika eta dantza izango dira aurtengoan ere Go!azen ikuskizunaren protagonistak.
Belen Cruz, Oier Zuñiga eta Eneko Gil artisten ikuskizuna.
Sarrera hiru euroan. Informazio gehiago, hemen.
Informazio gehiago, hemen. Kartela: Alots Arregi
Janus Lesterren kontzertua. Sarrerak 10 eurotan.
Gertu merkatari eta ostalarien elkarteak antolatutako Neguko azoka egingo da otsailaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Herriko 18 establezimenduk hartuko dute parte, eta horrez gain beste ekitaldi gehiago ere izango dira: Ostirala, 10 17:00etan, ipuin kontalaria. Larunbata, 11 11:00etan, gaileta tailerra umeentzat. 12:00etan, trikitilariak. 16:30ean, puzgarriak eta jolasak. 18:30ean, musika kalean.
Informazio gehiago, hemen.