Larunbatean ospatuko dituzte inauteriak Orion, eguerdian hasita: 12:00. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita. 14:00. Herri bazkaria pilotalekuan. 17:00. Familientzako disko-festa Herriko Plazan. Herri bazkarian parte hartzeko txartelak salgai daude kultur etxean eta online, Entradium atarian. Hala, hiru menu berezi prestatu dituztela jakinarazi dute. Helduentzako menua: entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro. Haurrentzako menua: patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 10 euro. Menu beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, lasagna beganoa eta jogurta marrubiekin. Ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
12:00-14:00: Sugarri txarangaren kalejira. 17:00: Herriko plazan, haur eta gaztetxoentzat Disko-festa Txurru DJarekin. 19:00: Inauterietako kartel eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa, plazan. 19:30: Herriko plazan, 2023ko herritar karnabaleruenak izendatuko dira: banakakoa, eta taldea. Ondoren: Sugarri txaranga, kalez kale.
12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du Modeloko balkoitik, Jainekin txarangak girotuta. 12:00-14:00. Jainekin txarangak herriko kaleak alaituko ditu. 17:30ean. Alde Zaharrean, Inauterietako VI. Konpartsa: Zarautz Kabaret. (Euria egiten badu, igandean 13:00etan) 17:30-19:30. Zinema pilotalekuan inauteri jaia: mozorro-lehiaeta (taldekoa, originalena eta zuzeukiña), merienda eta dantzaldia 12-18 urte bitarteko nerabeentzat. 19:00. Musika plaza, mozorro-lehiaketan parte hartzen duten kudrillak ekartuko dira. Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan. 19:30. Musika plazan, kuadrillen arteko mozorro-lehiaketaren sari-banaketa. 1. saria: 250 euroko bonoa; 2. saria: 150 euroko bonoa: 3. saria: 100 euroko bonoa. Bonoak Zurekin ostalarien elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko dira. 21:00-00:00. Zinema pilotalekuan, disko-festa DJ Loz-ekin. 23:00. Musika plazan, dantzaldia Bide Batez taldearekin.
12:30. Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako kideen kalejira. 18:00etatik 21:00etara. Joselu Anaiak taldearen dantzaldia, plazan. 18:00etatik 20:00etara. Indarkeria sexistarik gabeko gunea Etxe Beltz parean. 18:30etik 20:00etara. Familiei zuzendutako alkohol kontsumoaren sentsibilizazio gunea, Etxe Beltz parean. 21:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, plazan. 22:30etik 00:00etara. Joselu Anaiaken dantzaldia, plazan.
Informazio gehiago, hemen.