00:30. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan. Ondoren, Itsasiko ttuntturroak kaleetan. 05:00. Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan. 06:00. Udal Musika Bandaren eskutik, goiz eresia. 07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak. 12:00. Herriko Banda Gaztearen kalejira. 16:15. Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz. 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene. 17:30. Bat, bi, hiru... magia ikuskizuna Sun magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean. 18:00. Irulitxa txaranga kalez kale. 20:00. 2023ko karnabalen amaiera: suzko zezena, plazan, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.
Zumaiako Haurreskolek eta Zumaiako Herri Eskolak Ramon Maduit psikoterapeutaren hitzaldia antolatu dute. Bizitzaren hasieratik, Bidelagun du izena eta otsailaren 21ean izango da, 17:00etan, Alondegiko Oxford aretoan.
Antzinakoen sendagaien inguruko hitzaldia eskainiko du Pancho Peirek otsailaren 21ean, asteartea, 18:00etatik aurrera, Gurrutxaga plazako gizarte zentroko bigarren solairuan. Interesdunek 655 49 75 33 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak izeneko saioa eskainiko du Asier Gallastegik )Korapilatzen). Antolatzailea: Euskara Foroa.
Informazio gehiago, hemen.