Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako emakumeentzako bosgarren entrenamendu saioa. Izena eman behar da Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean.
Etxape zentro sozialista egokitzeko lan eguna izango dute martxoaren 4an, larunbata, 10:00etatik aurrera.
Informazio gehiago, hemen.
Tentazioa Produkzioak konpainiak Ez naiz inoiz Dublinen egon komedia eskainiko du Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo eta Aitziber Garmendia protagonista dituela. Sarrerak salgai, lotura honetan.
Bea Egizabalen bakarrizketa saio feminista umoretsua.
Ainhoa Zubizarreta zarauztarrak Ekuadorren egindako argazkiak. Martxoren 3an, ostirala: 17:00etatik 20:00etara. Martxoaren 4an, larunbata: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Martxoaren 5ean, igandea: 12:00etatik 14:00etara.
Martxoaren 3an, 19:00etan erakusketaren aurkezpena egingo dute, eta martxoaren 19ra arte zabalik izango da; astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.