Informazio gehiago, hemen.
Virginia Imaz Quijerak Sex o no sex klown antzerkia aurkeztuko du martxoaren 7an, asteartea, 18:30etik aurrera Zumaiako Emakumeon* Etxean. Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolatutako emanaldia gaztelaniaz izango da. Klown ikuskizun honetan, Virginia Imazek umorez eta samurtasunez hainbat gai aurkezten ditu, hala nola, hilekoa, kutsadura, norberaren gorputzarekiko harreman korapilatsua, lehen musua, koitoa, kondoiaren negoziazioa, ginekologoaren bisita, haurdunaldia, erditzea, menopausia... eta, oro har, gainditu gabeko ikasgai nagusia: errurik gabeko plazera.
ZarautzOn elkarteak antolatu du saioa eta Asier Blas EHUko irakasle eta Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea izango da hizlaria. Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zenetik urtebete igaro den honetan, gatazkak munduan izan dituen ondorio geoestrategikoak xehetuko ditu Blasek.
Martxoaren 3an, 19:00etan erakusketaren aurkezpena egingo dute, eta martxoaren 19ra arte zabalik izango da; astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.