Zuzendaria: Marie Kreutzer. Aktoreak: Vicky Krieps, Colin Morgan, Florian Teichtmeister. Generoa: drama. Urtea: 2022. Herrialdea: Austria. 1877ko Gabonetan, Austriako Isabelek (Sissi) 40. urtebetetzea ospatzen du. Austriako lehen dama, Francisco José I.a enperadorearen emaztea, ez du hitz egiteko eskubiderik, eta betirako eder eta gazte izan behar du enperatrize-lanetan.
Beatriz Egizabalen Magma mia bakarrizketa izango da martxoaren 9an, osteguna, 19:00etatik aurrera Zumaiako Emakumeon* Etxean. Saioa euskaraz izango da. Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umorekin are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.
Elbira Zipitria hezitzaile eta euskaltzale zumaiarrari buruzko Elbira dokumental fikzionatua Modelo aretoan eskainiko dute martxoaren 9an. 20:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Martxoaren 3an, 19:00etan erakusketaren aurkezpena egingo dute, eta martxoaren 19ra arte zabalik izango da; astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.
Informazio gehiago, hemen.